«Mari Tere», Yolanda Larrea
Yolanda Larrea Landa
BINKE / 2016ko uztaila
Mari Tere
Zuetako askok buruan eukiko dozuez Petra, Pilar, Matilde, Orrantia… moduko dendak. «Korteingles» antzera, danetarik egoten zan bertan. Pazientzia handiaz, orduak emoten ziran, zer erosi eta nor ikusi galanta egoten zan eta.
Urretaldekook ostera, umetan, Mari Teren dendan erosten genduan. Bai, Mari Tere; Emiliaren alabaren dendan. Eurei begira egoten ginan, zelan saltzen eben ikusten, gero antzera olgetako.
Olgeteaz gain, erreza egiten jakun bertan erostea; amak agindutakoa eskatu, eta erositakoa pagetako ez genduan dirurik behar, Mari Terek «apuntau» egiten eban zor genduana eta amak ordaindu besteren baten.
Umeentzat bitxia izaten zan ikustea Mari Terek gailetak kutxa handi batetik banan-banan zelan ateratzen ebazan ikustea, eta «estratza» paperean paketeetan heltzen ziran gure etxeetara.
Umeak mostradore atzean egoten ginan nagusiei entzuten. Herriko zein auzokoen gorabeherak hantxe eztabaidatzen ebezan, sarritan umeon belarrientzat guztiz egokiak ez baziran be.
Baina, ez, ez galdetu inork non dagoan Mari Teren denda. Ez dago eta. Aspalditik desagertu egin da beste bizimoduaz batera…