
Pertsona migratuentzat doako formakuntza eskainiko du Galdakaoko Udalak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Meeko
Galdakaoko Udalak, udalerriko Helduen Heziketa Ikastetxearekin, EISE Galdakaorekin eta beste elkarte batzuekin lankidetzan, hiru prestakuntza-saio antolatu ditu udalerrian bizi diren migratutako pertsonentzako. Saioak besteak beste, tituluen homologazioari, ziurtagiri digitalei eta osasun-sistemarako sarbideari buruz izango dira.
Haientzat berria den ingurune batean bizitzera modu errazagoan egokitzen laguntzeko asmoz, Galdakaoko Udalak, udalerriko Helduen Heziketa Ikastetxearekin, EISE Galdakaorekin eta beste elkarte batzuekin lankidetzan, prestakuntza-saioak antolatu ditu udalerrian bizi diren migratutako pertsonentzako.
Zehazki, horu ikastaro jarriko ditu kolektibo horren esku, eta «leku berri batean bizitza berri bat hasteko ezinbestekoak diren izapideetako batzuk egiten irakatsiko zaie», hala nola lanbide-titulazioari, Administrazio Publikoarekiko harremanari eta osasunari buruzkoak.
Saio guztiak Helduen Heziketa Ikastetxean izango dira, data eta ordutegi hauetan:
Azaroak 19, asteartea, 10:00-11:30: Tituluen homologazioa. Ikasketen baliokidetasunari (batxilergoa, DBH, etab,) herritar etorkinen aintzatespen profesionalari eta gida baimenaren homologazioari buruzko informazio eta pauta konkretuak. Bidez-Bide elkarteak emana.
Azaroak 26, asteartea, 10:00-11:30: Ziurtagiri digitala. Sistema digitalaren bitartez, Administrazio Publikoarekin harremanetan jartzeko oinarrizko jarraibideak. Gaztaroa-Sartu elkarteak emana.
Abenduak 3, asteartea, 10:30-12:00: Osasun-sistemarako sarbidea. Pertsona migratuak euskal osasun sistema publikoan sartzeko oinarrizko jarraibideen azalpena. Euskadiko Munduko Medikuak elkarteak emana.
Izen-ematea telefono dei edo WhatsApp mezu baten bitartez egin daiteke 688 624 752 telefono zenbakian, edo 944 010 563 telefonora deituz.