Sei galdakoztarrek eta usansolotar batek parte hartuko dute udazkeneko Sormenen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Binke
Urriaren 30tik azaroaren 5era bitarte antolatuko da udazkeneko Sormene, egitarau zabalarekin. Aurten ere herrikideek presentzia izango dute eta guztira sei galdakoztarrek eta usansolotar batek parte hartuko dute edizio honetan.
Zortzi egun barru hasiko da aurtengo udazkeneko Sormene. Galdakaoko sorkuntza plazak egitarau zabala eskainiko du urriaren 30etik azaroaren 5era, musika eta antzerkia nagusi izango dituen programan.
BINKEk jaso zuen moduan, bost egunetan zehar izango dira ekintzak eta txiki eta nagusiei zuzenduta egongo dira.
Edizio honetan ere herrikideek presentzia handia izango dute. Guztira sei galdakoztarrek parte hartuko dute eta baita usansolotar batek ere.
Garazi Navas usansolotarrak ‘Genealogia berri bat’ emakume musikariei buruzko solasaldia eskainiko du urriaren 30an Torrezabalen Ihintza Orbegozo, Lide Hernando, Maria Rivero eta Aintzane Camararekin batera.
Libe Goitia, Ane Legarreta, Maider Legarreta, Elene Uribarri, Izaskun Simon eta Begoña Rodriguez galdakoztarrek aldiz, Goitiaren ‘Fast Fatum’ liburuko poemetan oinarritutako aurkeztuko dute Torrezabalen azaroaren 5ean.