Toti Martinez de Lezeak solasaldia eskainiko du bihar Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: NAIZ
Bihar, maiatzak 16, ‘Diosas y brujas’ solasaldia eskainiko du Galdakaon Toti Martinez de Lezea idazleak. Hitzordua Mairi Emakume Feminista Batzak antolatutakoa da eta Torrezabal Kultur Etxean izango da 18:30ean.
Mairi Emakume Feminista Batzak hitzaldia antolatu du biharko, maiatzak 16. Hitzordua Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan izango da 18:30ean eta Toti Martinez de Lezea idazleak eskainiko du, ‘Diosas y brujas’ izenpean.
Gasteizen jaio zen eta Larrabetzun bizi den idazle honek Euskal Herriko kondairak bildu eta idazten ditu. Oraingo honetan, gure herriaren historian hain presente dauden euskal emakumeen oroimena berreskuratuko du.
«Anima zaitez etortzera, opariak eta zozketak izango dira bertaratutakoen artean», adierazi dute Mairitik, sarrera doakoa dela azpimarratuz.