
Unkina eskolako pintaketa homofoboak eta drogazaleak ez kentzea salatu dute
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Herritarrek BINKEri bidalitakoak
Usansoloko Unkina eskolan pintaketa matxista, homofoboak eta drograzaleak daudela salatu dute zenbait herritarrek eta kentzeko eskaera formala egin duten arren «Udalak ez duela ezer egin» adierazi dute. Hemen batu ditugu pintaketen irudi batzuk, auzokideek BINKEri bidalitakoak.
Zenbait herritarrek salatu dutenez, pintaketa matxista, homofobo eta drogazaleak daude Unkina eskolaren inguruan duela hilabete batzuetatik eta hauek kentzeko eskaera egin diote Usansoloko Udalari.
Herritar batek pintada hauek kentzeko eskaera formala aurkeztu zuen pasa den urteko urriaren 10ean eta salatu duenez, «Udalak ez du oraindik ezer egin».
Herritarrek BINKEri azaldutakoaren arabera, pintaketa matxistak Laminarrietako lurpeko aparkalekuko sarreraren inguruan daude, eta baita Oletxe kalean zehar ere. «Alde batetik, gure herrian indarkeria matxistaren biktima publiko bat daukagula agerikoa da, eta bestetik, erasotzaile matxista bat askatasun osoz eta modu publikoan erasoan dabilela herriko altzariak min egiteko baliatuz», salatu dute. Marta izeneko neska baten kontrako pintada matxistak ere daudela nabarmendu dute.
Pintaketa homofoboak aldiz, Unkina eskolako sukalde osteko horman kokatzen dira. «Izaera homofoboko pintadak ezin dira inon onartu baina Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako zentro bateko hormatan are gutxiago», adierazi dute herritarrek. Unkina Eskolako sukalde osteko horma horretan ere «irakasle ohi bati luzatutako hil ala biziko mehatxuak» ikusi daitezke.
Hemen batu ditugu pintaketen irudi batzuk, auzokideek BINKEri bidalitakoak, eta baita herritar batek jarritako kexaren dokumentua:










