Galdakaon zinema kalean ikusteko azken saioa, gaur

Argazkia: LA Times.

Galdakaok aire zabaleko zinema zikloa eskaini du uztailean, eta gaur, hilak 21, izango da azken saioa. Urreta eskolako patioan izango da, eta pelikula bi proiektatuko dira: Ochiren Legenda eta Todo lo que fuimos.

Aire zabaleko zinema zikloa eskaini du uztailean Galdakaoko Udalak. Guztira hiru saio antolatu ditu, eta gaur, hilak 21, izango da azkena.

Urreta eskolako patioan izango da 18:30ean, eta aurreko jardunaldietan bezala, bi pelikula eskainiko dira. Hemen bakoitzari buruzko xehetasunak:

  • 18:30 Ochiren Legenda (euskaraz), 12 urtetik gorakoentzat: Carpatia uharteko herrixka urrun batean, Yuri, nekazari lotsatia, ochi izeneko animalia espezie iheskor baten beldurrez bizi da. Baina Yurik haurtxo ochi zauritu bat abandonatu dutela deskubritzerakoan, etxera ekartzeko misio bati ekingo dio
  • 21:00 Todo lo que fuimos (gazteleraz), 16 urtetik gorakoentzat: Zisjordaniako protesta batean, nerabe palestinar bat bere familia osoaren bizitza astinduko duen gatazka batean inplikatuta aurkituko da. Hunkituta, bere ama Hananek 70 urtez hiru belaunaldi biltzen dituen familiaren historia kontatuko du, zorigaiztoko une horretara eraman zituzten tentsio politiko eta emozionalen bidez.

situs togel

situs toto