Informatika
BINKE / 2022ko urtarrila

Usansoloko KZ Guneak 10 ikastaro antolatu ditu otsailerako

TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
ARGAZKIA: Usansoloko KZ Gunea

Otsailaren 1etik hasita presentzialki zein online antolatu diren ikastaro ezberdinen eskaintza publikatu du KZ Guneak.

Hurrengo hilabetean astelehenetik ostiralera 10 ikastaro ezberdin hauek antolatu dira Usansolon: enplegu-bilaketa, oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, aisia eta entrenamendua, ofimatika, produktibitatea, programazioa eta garapena, sare sozialak, segurtasuna eta e-administrazioa.

Ikastaroetan izena eman nahi izatekotan, aukera ezberdinak daude:

  • KZ Gunera joan. Une honetan, KZ Gunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (944 033 352).
  • Telefonoz deitu (944 033 352). Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZ Guneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.
  • Web orrialdean (www.kzgunea.eus) izena ematea. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZ Gunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar izatekotan ondoko bideotutorialak kontsulta daitezke, esteken gainean klik eginez:

Usansoloko KZ Gunearen helbidea hurrengoa da: Ander Deuna, 25.
Astelehenetik ostiralera dago zabalik, 16:00retatik 20:00etara.