BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • ARGAZKIAK | Egun osoko egitarau zabala eskaini zuen Mozoilo Egunak zapatuan, eguraldi ...

      2025-06-08
      0
    • Urreta kaleko 9 eta 11 zenbakien arteko tartea trafikoari itxita egongo da ...

      2025-06-08
      0
    • Santander Master Series saskibaloi txapelketan parte hartu zuten sei galdakoztarrek

      2025-06-06
      0
    • EGITARAUA | Moto klasikoen kontzentrazioa, txapelketak eta herri bazkaria, Erletxeko jaietan

      2025-06-06
      0
    • Memoriaren inguruko dokumental bi eskainiko dira Torrezabal Kultur Etxean

      2025-06-06
      0
    • Mundialito Antiarrazista antolatuko dute Galdakaon lehenengoz

      2025-06-06
      0
    • Hil egin da Fernando García de Eulate udaltzain historiko galdakoztarra

      2025-06-06
      0
    • Usansoloko erdigunean Metro geltokia eskatzeko batuko dira bihar berriz

      2025-06-05
      0
    • Unkina eskolako jaia bihar antolatuko dute, puzgarri eta diskofestarekin

      2025-06-05
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Usansoloko udaletxerako funtzionarioen lan-poltsa irekiko da urtarrilaren 9an

Usansoloko udaletxerako funtzionarioen lan-poltsa irekiko da urtarrilaren 9an

Usansolo
2022-12-28
2179
0

TESTUA: Erredakzioa
ARGAZKIA: Google Maps

Asko hitz egiten da herrian honen inguruan, eta dagoeneko zalantza guztiak argitu dituzte Bizkaiko Foru Aldunditik: Usansoloren udal funtzioak beteko dituen Kudeaketa Batzordea urtarrilaren 9an jarriko da martxan, eta horrekin batera udaletxeko funtzionario izateko lan-poltsa irekiko da. Hemen batu ditugu eskatuko diren profilak eta bete beharreko baldintzak.

Bizkaiko Aldizkari Ofizialak (BAO) Usansolo Galdakaotik bereizteko akordioa argitaratu zuen abenduaren 16an Batzar Nagusiak joan den azaroaren 23an hartutako erabakia. 16 eguneko atzerapenarekin, argitalpenak aktibatu egiten du datorren urtarrilean lurraldeko 113. udala osatzeko prozesua.

Dagoeneko eman dute horren berri, Monika Menak Binkeren bidez bideoz azaldu zuen bezala: Bizkaiko Foru Aldundia arduratuko da eratze-osoko bilkuraren data finkatzeaz, eta urtarrilaren 9rako deitu du egun historiko hori.

Eratze-osoko bilkura horretan —aurretik Kudeaketa Batzordea deitu izan zaion horretan— aukeratuko dira Usansoloko lehen alkatea eta bera buru izango duen kudeaketa-batzordeko beste hamar kideak, Usansoloko hauteskundeak 2023ko maiatzean egin arte —gainontzeko udal-hauteskundeekin batera—. Batzorde hau 2019ko azken hauteskundeetan Usansolon boto gehien lortu zituzten hiru alderdietako ordezkariek osatuko dute, emaitza horien arabera: Usansolo Herria plataformari egokituko zaio zortzi kide izendatzea, tartean presidentea, EAJri bi eta EH Bilduri bakarra.

Bada, BAOren argitalpenak aldez aurretik banaketarako adostutako protokolo osoa berresten du: udalerri berriaren izen ofiziala, mugak eta Usansoloko Udalaren menpe dauden ondasun higiezinak eta finkak. Era berean, zehaztu da 25 funtzionariorekin hasiko dela Usansoloko Udala, eta Galdakaok hamabi hilabeteko epea duela diruzaintzaren %15 transferitzeko —6,5 milioi inguru—, «biztanleria-ratioa» oinarri hartuta. Hau da, 2021eko datuen arabera, Usansolok 4.520 biztanle ditu, eta biztanleria horretan erroldatutakoen %15,3 dira.

Beraz, urtarrilaren 9an irekiko da Unkina plazan kokatuko den Usansoloko udaletxean lan egiteko funtzionarioen deialdia. Horren inguruko xehetasun gehiago eskatu ditu Binkek Bizkaiko Foru Aldundian, eta honek adierazi «mota guztietako profilak» eskatuko direla Usansoloko Udalean lan egiteko: «atezainak, administrariak, udaltzainak, idazkariak, arkitektoak, ingeniariak,…».

Hori bai, Usansolo Herriatik argi utzi dute Usansoloko udaletxean lan egiteko hautagai guztiek euskara ez ezik arratiera ere menperatu beharko dutela, «Arratiako kapitala izateko bidean horrek aukera asko emongo deuskuzalako».

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Zamakoa kaleko argiztapena hobetu du Galdakaoko Udalak

Hurrengo albistea

Ainhoa Agirregoikoa izango da Galdakaoko EAJren alkategai ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Galdakaoko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua publikoa bihurtzea eskatu du ELA sindikatuak

    2024-06-26
    Galdakao
  • Aktualitatea

    On Kafek eta Sorgiñek irabazi dute aurtengo Pintxo Lanperna lehiaketa

    2022-12-15
    Galdakao
  • Aktualitatea

    EGITARAUA | Artetako jaiak uztailaren 9an ospatuko dira

    2022-06-30
    Binke
  • Aktualitatea

    EGITARAUA | Gau Beltza ospatuko dute bihar Galdakaon eta Usansolon

    2024-10-30
    Binke
  • Aktualitatea

    Gurs kontzentrazio esparruari buruzko hitzaldia eskainiko du bihar Jabi Bilbao adituak Galdakaon

    2024-05-14
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Julen Gabiria Maus komiki historikoa itzultzen ari da

    2022-01-24
    Binke

AKTUALITATEA

AktualitateaArgazkiak

ARGAZKIAK | Egun osoko egitarau zabala eskaini zuen Mozoilo Egunak zapatuan, eguraldi goxoa lagun

Mozoilo Egunaren zortzigarren edizioa antolatu da aurten, ohi den legez, ekaineko lehenengo zapatuan...
  • Urreta kaleko 9 eta 11 zenbakien arteko tartea trafikoari itxita egongo da bihar

    Galdakao
    2025-06-08
  • Santander Master Series saskibaloi txapelketan parte hartu zuten sei galdakoztarrek

    Galdakao
    2025-06-06
  • EGITARAUA | Moto klasikoen kontzentrazioa, txapelketak eta herri bazkaria, Erletxeko jaietan

    Galdakao
    2025-06-06
  • Memoriaren inguruko dokumental bi eskainiko dira Torrezabal Kultur Etxean

    Galdakao
    2025-06-06

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu