Apirilaren 30ean Juan Salgado medikuak amaiera eman zion bere etapa profesionalari, Usansoloko anbulatorioan 34 urte baino gehiago eman ostean. Lankideek agur-ekitaldia antolatu zioten, eta Udaleko ordezkariak ere bertan izan zen.
Ibilbide profesional ia osoa eman du Juan Salgado medikuak Usansoloko ospitalean eta 34 urte bertan lan egiten eman ondoren, erretiroa hartu zuen apirilaren 30ean.
Egun horretan bertan lankideek agur-ekitaldia antolatu zioten, eta Usansoloko Udaleko ordezkariak ere bertan izan ziren.
«Publikoki adierazi nahi diogu bere esker ona, bere ibilbidean zehar erakutsi duen profesionaltasunagatik eta gure bizilagunekiko konpromisoagatik», azaldu du Udalak.




