
Usansolotarrek Metro geltokia erdigunean eskatu zuten Bilboko kaleetan zehar
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Geltokia Erdigunean
Zapatuan, urriak 26, ehunka usansolotar inguru batu ziren Bilbon, Metro geltokia erdigunean eskatzeko. Manifestazioa Areatzan hasi zen eta hiriko kaleak igaro zituzten Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregiraino.
Metro geltokia erdigunean eskatzen jarraitzen dute usansolotarrek eta horretarako hainbat mobilizazio antolatu ditu Geltokia Erdigunean plataformak azken asteetan. Zaaptuan, urriak 26, Bilbora eraman zuten aldarria.
Plataformak manifestaziora deitu zuen 12:00etan eta ehunka usansolotar inguru batu ziren Areatzan hasi eta Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregian amaitu zen ibilbidean.
«Bilbon ere entzun gaituzte! Herriaren erdiguneko geltokia ez lapurtzea nahi dugu. Usansolotarrok, eskerrik asko!», adierazi dute plataformatik.