ZUZENEAN | Jarraitu Korrikaren ibilbidea Usansolotik eta Galdakaotik
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Korrika EITB
Korrikak gure herrietan utziko dituen zuzeneko irudiak ikus ditzakezue gaurko goizez baita BINKEren webgunean ere, EITBk furgonetatik bidaltzen duen seinaleari esker. Hementxe gaurko ordutegiak Usansolon (12:00) eta Galdakaon (12:30), eta zuzeneko irudiak.
Gaur, martxoak 21 dituela, Korrikaren 23. edizioa Usansolotik (12:00 aldera) eta Galdakaotik (12:30 aldera) igaroko da. Eta EITBri esker BINKE.EUS webgunetik ere jarraitu ahal izango duzu zuzenean Korrikak gaurko goizez emango duena.
Hauxe izango da ordutegia gure herrietan, eta ondoko bideoan klik eginda unean uneko irudiak ikusi ahal izango dituzu furgonetatik zuzenean:
Ordutegia eta ibilbidea
12:01, Askarrin: U113 triatloi taldea, Usansolo Futbol Sala, Ujaba eta Lamintxu. Usansolora egingo du bertatik Korrikak.
12:08, Uraskako autobus geltokian: EAJ-PNV, Txoko Umore Ona, Burtotza Mendi Taldea eta Usansoloko Apario Euskara Taldea.
12:11, Labeaga auzoan: EH Bildu, Umore Ona, Esku Pilota, GazteBerri, Unkinako Ikasleen Guraso Elkartea eta Txoribeltz Saskibaloi Taldea.
12:17, Ander Deuna kalean: Usansololo Gure Heria Athletic Peña, Usgaldu, Mirari Emakume Taldea, Gorosibai Auzo Elkartea, Oinarin Dantza Taldea, Usansoloko Orfeoia eta Usansolo Herria plataforma.
12:27, Usansoloko ospitalean: Osakidetza Barrualde Galdakao ESI ospitalea.
12:32, Uraskan, Shiade ondoan emango dio lekukoa berriro Usansolok Galdakaori: Zizpa eta Momoak.
12:36, Olabarrin: Galdakaoko udal euskaltegiak.
12:41, Abusun: Galdakaoko udal langileak.
12:43, Zabalganeko errotondan: Elexalde Institutua, Elexaldeko Guraso Elkartea eta Andra Mari Institutua.
12:46, Ardantza parkean: Irati Zamalloa, Karmel Lacuesta eta Loiola Ealo herritarrak, Udalaren izenean.
12:49, Gipuzkoa 11n, Ganguren taberna aurrean: Ganguren Mendi Taldea.
12:51, Juan Bautista Uriarte 40an, Ikatz denda aurrean: EH Bildu.
12:53, Muguru kaleko 2. zenbakian, El Ingles taberna ondoan: TEA elkartea.
12:55, Muguru eta Ganekogorta artean: Ezker abertzalea.
12:57, Urki eta Zamakoa artean: Ezker Batua.
12:59, Zamakoa kaleko 12. zenbakian: Gure Esku Dago.
13:00, Pintxazoko errotondan: Lekukoa Galdakaoko ikastetxeak.
13:01, anbulatorioan: anbulatorioko langileak.
13:02, Urretako kiroldegian: APNABI.
13:03, Urretako eskolako errotondan: Helduen Hezkuntzarako Galdakaoko zentroa.
13:04, Arantzilerako errotondan: Urretako tabernariak.
13:06, Los Arcos taberna ondoan: Erabide Emakume Elkartea.
13:06, Bengoetxeko Institutuko autobus geltokian: Institutua.
13:07, Ostalaritza Eskola ondoan: Ostalaritza Eskola.
13:08, Bengoetxeko adinekoen egoitza ondoan: Coca-Cola.
13:12, Olabarrietan: Eragintza Fundazioa.
13:15, Aperribai bidea eta Olabarrieta artean: Aperribaiko Auzo Elkartea.
13:23, Aperribaiko biribilgunean: Basaurik hartuko du lekukoa.