Santakurtzetako kuadrilla txapelketak 37 proba izango ditu

Argazkia: Ander Elordui.

Irailaren 11n hasiko dira Galdakaoko jaiak eta aurten ere kuadrilla txapelketa antolatu dute. Guztira 37 proba izango ditu, eta izena emateko epea hilaren 9an amaituko da.

Kuadrilla txapelketa izango da irailaren 11n hasiko diren Santakurtzetako protagonistetako bat. Ohi den bezala, aurten hiru modalitatetan parte hartzeko aukera izango da, eta izena emateko epea zabalik dago irailaren 9ra bitarte.

Aurreko urteetan Txapelketa Ttipia antolatu izan du Jai Batzordeak, baina aurten aldaketa batekin moldatu dute eta Txapelketa Gastronomikoa izango da aurrerantzean. Hortaz, kuadrillek hiru txapelketetan parte hartu ahal izango dute: Kuadrillen Arteko XXIII. Txapelketan, I. Txapelketa Gastronomikoan edo Gazte Kuadrillen Txapelketan.

Kuadrillen Arteko XXIII. Txapelketari dagokionez, 37 probaz osatuko da. Parte-hartzaileek 16 urtetik gorakoak izan beharko dute, eta talde edo kuadrilla bakoitzak gutxienez lau pertsona izango ditu.

Lehenengo zortzi sailkatuek diru-saria eta kuadrillen bazkarirako 10 txartel jasoko dituzte, eta bederatzigarrenetik hamabosgarren postura bitartekoek, berriz, bazkarirako hamar tiket.

situs togel

situs toto