Urreta kiroldegiko igerilekuak eta beste zenbait instalazio zabalik daude gaurtik aurrera

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Uztailean eta abuztuan itxita egon ostean, Urreta kiroldegiak gaur irekiko ditu ateak. Gaurtik aurrera kiroldegiko instalazioetako batzuk egongo dira erabilgarri, hala nola igerilekuak eta jarduera fisiko desberdinetarako aretoak.

Galdakaoko kirol zerbitzuen eskaintza berritu eta zabalduko du Udalak, kontratu berriaren bitartez. Proiektuaren baitan, Urreta kiroldegia handitu eta eraberrituko du, eta besteak beste, 600 metroko fitness gela berria izango du, BINKEk jaso zuen moduan.

Lanak azken txanpan sartu ziren udan, eta horregatik Urreta kiroldegia itxita egon da uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean.

Gaurtik aurrera ordea, kiroldegiak ateak irekiko ditu, eta kiroldegiko instalazioetako batzuk egongo dira erabilgarri, hala nola igerilekuak eta jarduera fisiko desberdinetarako aretoak.

Beraz, ohiko programazioaren barruan egin ahalko diren jardueren artean egongo dira mantentze gimnasia, pilatesa, tonifikazioa, igeriketa eta aquagyma.

Hala ere, udako itxierara arte martxan zegoen kardio gela ez da gaur irekiko, Urreta kiroldegia berrantolatzeko lanen baitan espazio horri beste erabilera bat emango baitzaio. Era berean, kardio eta fitness gune berria egokitzeko lanek martxan jarraitzen dute.

Gimnasio berriak kardio- eta indar-entrenamenduetarako gune propioak izango ditu. Eremu berriak orain arte erabilgarri zegoenak baino azalera nabarmen handiagoa izango du, eta fitness jarduerak egiteko aukera eta ekipamendu gehiago eskainiko ditu. Gune berria urrian martxan egongo dela aurreikusi du Udalak.

Obrek iraun duten bitartean eragindako eragozpenak arintzeko, 2024an, 2025ean eta 2026an Urreta kiroldegiko abonatu izan direnei 2027ko abonuan %30eko konpentsazioa ezartzea erabaki zuen Udalak.

situs togel

situs toto