‘Sortzaileak Basora’ zikloan parte hartzeko deialdiaren epea irailaren 11ra arte luzatu da

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Galdakaoko Udalak herriko artistei zuzendutako Sortzaileak Basora egitasmo kultural berria jarri zuen martxan udaberrian. Urrian ere programazioa antolatuko du, eta horretan parte hartzeko izena emateko epea irailaren 11ra arte luzatu da.

Sortzaile galdakoztarrei euren lanak erakusteko eta herritarrekin partekatzeko agertokia eskaintzeko helburuz, Galdakaoko Udalak herriko artistei zuzendutako Sortzaileak Basora egitasmoa jarri zuen martxan udaberrian.

Elexaldeko igerilekuetan dagoen Basoa Tabernak hartu zituen egitasmoaren jardunaldiak, eta guztira zazpi talderen kontzertuak batu zituen ekimenaren lehen edizioak.

Udalak urrian ekingo dio berriz ekimenari, eta irailaren 11ra bitarte ireki du izena emateko epea. Sortzaileek euren proposamen artistikoak aurkeztu ahal izango dituzte kultura@galdakao.eus helbide elektronikoaren bidez.

Parte-hartzaileen sormen lana, inplikazioa eta kultur ekarpena balioan jartzeko, sortzaileek ordainsaria jasoko dute: pertsona bakoitzeko 150 euro eta taldeka gehienez 600 euro.

situs togel

situs toto