Emakume Master Cup-en lau eta erdiko txapelketa Usansolon jokatuko da zapatuan
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Gorka Rubio, FOKUren artxibotik
Master Laboral Kutxa lau eta erdiko txapelketaren kanporaketak biziko ditu Usansoloko Unkina pilotalekuak zapatuan. Partidak arratsalde osoz eskainiko dira, elite kategoriako Leire Garai eta Olatz Beitiaren arteko norgehiagokan amaituta.
Hiru Hiriburuak jaialdiaren ostean, Emakume Master Cup pilota txapelketa bere lau eta erdikoarekin hara-hona dabil azken aldian. Horietariko saioetariko bat, finalera bidean, Usansolon jokatuko du zapatuan —azaroak 5— bertan, Unkina pilotalekuan.
Jaialdi itxura hartuko du arratsaldeak, hain zuzen, ez baita norgehiagoka bakarra izango zapatuan Usansolon gozatu ahal izango dena. Elite kategoriaren aurretik hiru kanporaketa gehiago izango dituztelako pilotazaleek gozagai.
Horrela ba, hauxe da Master Laboral Kutxa 4 1/2 txapelketak zapatuan Usansolon eskainiko duena 17:00etatik aurrera:
- Pilota goxua gazteen final laurdenak.
- Pilota goxua nagusien aurrekanporaketa.
- Pilota mistoetan gazteen kategorian, Enara Anitua vs. Natale Aranburu.
- Pilota mistoetan elite kategorian, Leire Garai vs. Olatz Beitia.