BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Hiri Antolaketa Plana berrikusteko lanetan parte hartzeko aukera dute galdakoztarrek

      2025-06-02
      0
    • Euskal Eskola Publikoaren Jaian parte hartu zuten atzo 18 familia galdakoztarrek

      2025-06-02
      0
    • Zabalik dago Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko epea

      2025-06-02
      0
    • Galdakao Futbol Taldeak bost partida jokatuko ditu San Mamesen

      2025-06-02
      0
    • Erroldari buruzko prestakuntza eskainiko die Galdakaoko Udalak pertsona migratuei

      2025-06-02
      0
    • Galdabusak udako ordutegia izango du bihartik aurrera

      2025-05-31
      0
    • Elexaldeko igerilekuak domekatik irailaren 30era bitarte zabalduko dira

      2025-05-30
      0
    • Gazteentzako aisialdi ekintzak eskainiko ditu Usansoloko Udalak udan

      2025-05-30
      0
    • Hitzordu handi bi hartuko ditu Usansolok asteburuan: Euskal Herriko Joaldunen Festa eta ...

      2025-05-30
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Gaur bozkatuko dute Bizkaiko Batzar Nagusietan Usansolo udalerri independente bilakatzea

Gaur bozkatuko dute Bizkaiko Batzar Nagusietan Usansolo udalerri independente bilakatzea

Usansolo
2022-11-23
957
0

TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Jose Asensio Larrinaga

Usansolo Galdakaotik segregatzearen alde bozkatuko dute laster 09:00etan, dena ondo bidean, Bizkaiko Batzar Nagusiek Gernikako juntetxean. Bertara gerturatuko dira autobusez dozenaka usansolotar, eta arratsalderako jai-egitaraua ere antolatu dute. Binkek usansolotar horiekin egingo du Gernikara bidaia, eta horren jarraipen berezia egingo dugu gure Twitter kontutik, zuzenean.

Iritsi da Galdakaotik segregatzearen alde dauden milaka usansolotarrek hainbeste urtetan espero izan duten eguna: Galdakaoko Udalaren babesa jasota eta Bizkaiko Foru Aldundiaren oniritziarekin, gaur bozkatuko dute Bizkaiko Batzar Nagusiek Usansolo Bizkaiko 113. udalerria bilakatzea gura duten ala ez. Dena ondo bidean, Bizkaian ordezkatuta dauden alderdien gehiengoak alde bozkatuko du.

Azken batzordeetako bozketei eta politikarien adierazpenei kasu eginda behintzat, gaur Batzar Nagusiek egingo duten Osoko Bilkuran Usansolo Bizkaiko 113. udalerri bilakatzea onartuko omen dute. Hala helarazi zieten ahoz 2021eko uztailean Herritarren Batzordean, hala adierazi zuen maiatzean Bizkaiko PP alderdiko idazkari nagusi Eduardo Andradek, hala onartu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak berak ere eta baita Batzar Nagusien aurreko batzordeak ere, gaia bera Osoko Bilkuran bozkatu daiten. Noski, usansolotarren gehiengoak ere aurretik hala gura izan duelako galdeketa ofizial baina ez-loteslean —martxoaren 27an—.

Osoko Bilkura gaur egingo da Gernikako juntetxean, azaroak 23 dituela, eta batzarreko gai-ordenean zortzi puntutik lehena izango da milaka usansolotarren nahiari erantzungo diona: goizeko 09:00etan bozkatuko da «Galdakaoko Udalak bere lurraldearen zati bat banatzeko eta beste udalerri independente bat —Usansolo— eratzeko egindako eskaera».

Arratsalderako jaia

Azaroaren 23 honetan Usansoloren segregazioa bozkatuko dela, eta itxura denez Bizkaiaren onarpena jasoko dela, ospatzeko Usansolo Herria (UH) plataformak egun osoko egitaraua antolatu du egun bererako: goizeko 07:45ean autobusa hartuko dute dozenaka herritarrek Unkina plazan, elkarrekin Gernikara joan eta juntetxearen barnean zein atarietan batuko dira. Batzarrera 25 lagun inguru sartuko dira, eta gainontzeko guztiak kanpoan geratuko dira, guztira 100 lagun inguru batzea aurreikusten dute UH-koek Gernikan.

Arratsaldean berriz, 17:00etarako autoen karabana zaratatsua antolatu dute Meatzetako aparkalekutik hasita. Behin karabana amaituta, 18:00etan, «txokolateagaz txin-txina eta xanpainagaz topa!» egingo dute Unkina plazan, «barruak askatzeko», UH-k iragarritako kartelaren arabera. Eguna amaitzeko, 19:00etatik aurrera dantzaldia antolatu dute Luhartz taldearekin.

Goizak emango duenaren jarraipen berezia egingo du Binkek bere Twitter kontutik zuzenean.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Zabor bilketarako kamioi batek istripua izan du ...

Hurrengo albistea

Zer egingo du Espainiak, edo PSOEk, Usansoloren ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • AktualitateaZenbaki osoak

    «Naturarekin bat» egiteko Barikupasa saioa antolatuko dute bihar Aperribain

    2024-04-25
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Gobernu Planaren egoeraren berri eman zitzaien herritar eta eragileei

    2022-07-01
    Binke
  • Aktualitatea

    Galdakaoko entitate askok Euskaraldian parte hartzeko deia egin dute

    2020-07-14
    Binke
  • Aktualitatea

    Arantza Gallastegi galdakoztarrak aurreko denboraldiko epaile onenaren saria jaso du

    2022-12-20
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Hauspotu ekimenaren berri eman zitzaien ostalari eta dendarien ordezkaritzari

    2024-02-26
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Alaia Martin eta puntako beste bost bertsolari arituko dira Galdakaon

    2024-12-19
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Hiri Antolaketa Plana berrikusteko lanetan parte hartzeko aukera dute galdakoztarrek

Galdakaoko udalbatzak Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikustea onartu zuen 2021ean eta orain epea ireki du...
  • Euskal Eskola Publikoaren Jaian parte hartu zuten atzo 18 familia galdakoztarrek

    Galdakao
    2025-06-02
  • Zabalik dago Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko epea

    Galdakao
    2025-06-02
  • Galdakao Futbol Taldeak bost partida jokatuko ditu San Mamesen

    Galdakao
    2025-06-02
  • Erroldari buruzko prestakuntza eskainiko die Galdakaoko Udalak pertsona migratuei

    Galdakao
    2025-06-02

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu