ARGAZKIAK | Apirileko Feria koloretsua ospatzen ari dira Urreta auzoan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Peio Zamalloa
Beste urte batez, Apirileko Feria ospatzen ari da Galdakaoko Urreta auzoa. Hainbat dira asteburuko bi egunotarako programatutako ekintzak, eta Binke zapatu arratsaldeko dantza saioetan izan zen, irudi koloretsu hauek batzeko.
Hainbat ekintza antolatu dira asteburuan zehar Galdakaon eta Usansolon. Besteak beste, Apirileko Feriak Andaluziako kolore eta erritmoz bete ditu Urretaldeko kaleak. Urbietan eta Urretan pintxo lehiaketak eta musika eta dantza emanaldiak antolatu dituzte.
Beste saio askoren artean, Osane Ruizek dantza erakusketa eskaini zuen atzo, zapatua, eta hainbat auzokide batu ziren emanaldiaz gozatzera. Baina gainera, tabernek antolatutako ekintzetan ez zen jatekorik eta edatekorik ere falta izan, eta arratsalde eguzkitsua lagun, pozik atera zituzten kalera beraien jantzi koloretsuak dozenaka herritarrek.
Bertan izan zen Binke, eta hemen batu ditugu zapatu arratsaldeak utzitako irudi batzuk: