ARGAZKIAK | Galdakaoko Gazte Eguna ospatu zen atzo, ehunka lagunen parte-hartzearekin
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Peio Zamalloa
Galdakaoko Gazte Egunak bere hamaikagarren edizioa ospatu zuen atzo, zapatua, hitzordu hau antolatzeko sortutako batzorde bereziaren eskutik. Hainbat izan ziren programatutako ekintzak, eta Binke kuadrilek egindako paella prestaketan, bazkarian eta osteko kontzertuan izan zen honako irudi hauek batzeko.
Gazte Eguna antolatzeko sortutako batzorde bereziaren eskutik, Galdakaoko Gazte Egunaren hamaikagarren edizioa ospatu zen atzo, maiatzak 6. Hainbat eta hainbat gazte bildu ziren Kurtzeko plazan ekintzaz beteriko egunean.
Besteak beste, ginkana egin zuten, Patxiku eta Dekantuz kuadriletako musikariek horrelakoetarako sortutako P.T.K.antuz taldeak kontzertua eskaini zuen, eta baita Brea, Mad Muasel eta Muxutruk taldeek ere gaueko giroaren ardura izan zuten gaztez betetako karpa handian.
Baina aurretik, egun hau berezia egiten duen paella prestaketa eta jana egin zuten herriko kuadrilek eta han izan zen Binke irudi hauek batzeko: