Usansoloko VI. Herri Lasterketa ekainaren 4an antolatuko da
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Eider Etxezarraga
Ekainaren 4an izango da Usansoloko Herri Lasterketaren seigarren edizioa. Hiru kategoriatan banatuko dira irteerak 12:00etatik hasita eta parte-hartzaileen artean hainbat opari eta sari banatuko dira. Hemen ibilbideak, ordutegiak eta izena emateko oharrak.
Seigarren urtez antolatuko du Usansoloko U113 triatloi taldeak Herri Lasterketa, Arlo Baltza plazatik hasita. Dagoeneko izena eman daiteke webgune honen bitartez nagusiek 5 euroko prezioan eta umeek euro batekoan. Egunean bertan ere izena eman daiteke baina nagusiek 10 euro ordaindu beharko dituzte.
Hiru kategoriatan banatuko da lasterketa. Umeak, 0 eta 9 urte artekoak, izango dira parte hartzen lehenak eta 500 metro egin beharko dituzte. Gazteek, 9 eta 16 urte artekoek, ibilbide bera egin beharko dute baina bi aldiz. Nagusiek berriz, 16 urtetik gorakoek, 7 kilometro egin beharko dituzte.
Amaieran umeentzako opariak, sariak, paella eta kamiseta teknikoa izango dira parte hartzaileentzat. Halaber, sari berezia emango dio antolakuntzak mozorro onenari.