«Hurbilekoen indarra», Unai Beitia
Unai Beitia Zabala
BINKE / 2023ko maiatza
Iraganean, arrotza zitzaigun jaiotako herritik irtetzea eta bertako babesaz ihes egitea kideak alde batera utziz. Egun, ordea, ohikoa izaten da hurbilekoren bat urrunera doalaren berria jasotzea ikasketa, ogibide edota esperientzia berriak bizitzearen esperantzapean. Baina badaude aldatu ez diren gauzak. Ilusioz eginiko maleta hoietan beti egon da bakardadearentzako lekua. Ukaezina da bizileku berrian lagun anitz egin daitezkela eta etxean bizi ezin daitezkeen gauzak bizi. Baina desberdiñak gara. Harreman berri horiek gazi-gozo zaporea uzten baitute nire ahoan.Etxekoak, etxekoak dira. Gureak, oso gureak dira. Alexander Hayman idazlearen hitzetan: «Home is where people notice you’re not there». Ezin naiteke horrelako esaldi batekin gehiago bat etorri. Beti mirestu izan dut laguntasunaren indarra. Are gehiago orain urrutitik bizi dudala. Jasotako bisita batzuek ohartarazi naute hurbileko pertsonek ematen duten bakeaz. Ikaragarria da benetako konexio baten jabe diren pertsonek nola sentiarazi zaitzaketen etxetik milaka kilometrotara batera egonda. Horregatik, harzazue testu hau zuen hurbilekoak aintzat hartzeko aitzaki bezala. Gertukoen indarra.
Harremanen indarra.