‘Blocus’ mugimenduko ustezko kide bat Galdakaon atxilotu dute

Argazkia: RTVE.

Urriaren 30ean Galdakaon atxilotu zuten ‘Blocus’ mugimenduko ustezko kide bat, mugimenduari lotutako sare sozialetako kontu baten administratzailea izatea leporatuta. Hainbat hiritan istiluak, bandalismoa eta saltokien aurkako erasoak bultzatu dituen mugimendua da ‘Blocus’.

‘Blocus’ — blokeoa frantsesez— sare sozialetan sortu eta zabaldu den mugimendu anonimo bat da. Frantziako ikasleen protesta-eredu bat imitatzen duela dirudi, baina nazioartean eta espainiar estatuko hainbat hiritan —besteak beste, Bartzelonan, Madrilen eta Bilbon— protesta sozialak aprobetxatuz kaleko istiluak, bandalismoa eta saltokien aurkako erasoak bultzatzeko erabili da.

Mugimenduko kideek sare sozialak erabiltzen dituzte, eta TikTok bidezko bideo eta QR kodeekin gazteak erakartzen dituzte, eta ondoren Telegram edo WhatsApp talde pribatuetara bideratzen dituzte.

Talde horietan nola jantzi —arropa beltzak, aurpegia estalita…—, zer eraman —su-gailuak, bengalak…— eta nola jardun —kalean aurkitzen duten oro erre, komertzioak suntsitu…— agintzen zaie.

Espainiako Poliziak hainbat pertsona atxilotu ditu mugimendu horri lotuta egotea leporatuta, eta horietako bat Galdakaon atxilotu zuen urriaren 30ean, BINKEk iturri ofizialetatik jakin ahal izan duenez.

Zehazki, mutil gazte bat atxilotu zuen poliziak Galdakaon, ustez ‘Blocus’ mugimenduari lotutako sare sozialetako kontu baten administratzailea izateagatik. Espainiako poliziak desordena publikoengatiko delitua leporatu dio.

situs togel

situs toto