Jose Sacristanek ‘El hijo de la cómica’ obra eskainiko du Galdakaon

Argazkia: El Confidencial.

Bere laguna izandako Fernando Fernan Gomez omentzen du Jose Sacristanek El hijo de la cómica obran. Domekan, azaroak 15, Galdakaon aurkeztuko du.

Jose Sacristanek Fernando Fernan Gomezen El tiempo amarillo, 1921-1943 liburuan jasotako memoriak berreskuratu zituen, Sacristanen hitzetan mundua entzuten irakatsi zion aktore handi bati agertokian bizia emateko.

Horren emaitza da El hijo de la cómica obra, Torrezabal Kultur Etxean eskainiko duena domekan, azaroak 15, 19:00etan.

Sacristanen oroitzapenaren maitasunarekin, obrak zutik jartzen ditu bere istorioak, beldurrei, itxaropenei eta ametsei buruz hitz egiten duten kontakizun partekatuak.

Azken batean bere lagun eta, aldi berean, maisu izan zenari omenaldi sentitua da. Fernan Gomez aktore baten semea zen, komiko batena, eta hortik datorkio lanaren izenburua, bere sustraiak, esentzia eta gizatasuna berreskuratzen dituena.

situs togel

situs toto