Herritarren parte-hartze digitalaz aritu zen Galdakaoko Udala nazioarteko Decidim jardunaldian

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Galdakaoko Udalak azken urteotan herritarren parte-hartze digitalaren arloan egiten ari den lana aurkeztu zuen Bartzelonan izan zen nazioarteko Decidim Fest 2026 jardunaldian. Bertan, mundu osoko erakundeekin esperientziak partekatzeko eta beste hiri batzuetako sistemak ezagutzeko aukera izan zuen Udalak.

Decidim Fest 2026 nazioarteko jardunaldia antolatu zuten pasa den astean Bartzelonan. Topaketak mundu osoko hiriak, erakunde publikoak, elkarteak eta teknologia komunitateko kideak bildu zituen, demokrazia digitalaren inguruko esperientziak eta ezagutzak partekatzeko.

Galdakaoko Udalak jardunaldian parte hartzeko aukera izan zuen, eta herritarren parte-hartze digitalaren arloan egiten ari den lana aurkeztu zuen.

Besteak beste, Brasilgo gobernuak, Europako Batzordeak eta Bartzelonako Udalak erabiltzen dute Decidim parte hartzerako plataforma, bakoitzak bere eremuan, gai publikoen kudeaketa demokratikoagoa sustatzeko. Izan ere, kode irekiko tresna horrek modu errazean parte hartzeko aukera ematen die herritarrei, eta erakundeei, berriz, parte hartze prozesuak modu gardenagoan antolatu eta kudeatzeko baliabideak eskaintzen dizkie.

Galdakaoko Udala ere Decidim komunitatearen parte da, eta teknologia horretan oinarritzen da herritarren parte hartzerako Erabaki Galdakao ataria. Plataformaren bidez, herritarrek udalaren partaidetza prozesuetan parte har dezakete, proposamenak egin eta ekimenen egoeraren berri izan; Udalak, bere aldetik, prozesuak modu antolatu, trazagarri eta gardenean kudeatzeko aukera du.

Testuinguru horretan, Decidim Stories: demokraziari forma ematen dioten hiriak mahai inguruan parte hartzera gonbidatu zuten Galdakaoko Udala, eta bertan aritu zen Bartzelonako Udalarekin eta Esplugues de Llobregatekoarekin batera. 

Galdakaoko Udaleko Parte-Hartze teknikari Unai Amezagak azken urteotan plataformaren bidez egindako lana eta esperientzia azaldu zituen, eta herritarren parte hartzea sustatzeko erabilitako bideak eta tresnak partekatu zituen. Izan ere, aitzindaria da Udala erabiltzen ari den sistema. 

Bere esperientzia partekatzeaz gain, beste erakunde batzuengandik ikasteko eta etorkizuneko erronkei begiratzeko aukera ere izan zuen Galdakaoko Udalak.
 

situs togel

situs toto