Burdin Hesira ibilaldi gidatua antolatuko dute zapatuan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Galdakao Gogora elkarteak eta Udalak Burdin Hesira ibilaldi gidatua antolatuko dute zapatuan, maiatzak 27. Kurtzeko plazatik abiatuko dira eta Bekeako ibilbidea ezagutuko dute Tomi Madinaren eskutik.
Pasa den barikuan, maiatzak 19, tropa faxistek Galdakao bonbardatu zutenetik 86 urte bete ziren. Sarraski horretan hil zituzten hamasei galdakoztarrak oroitzeko helburuz, ekitaldia egin zuten Plazakoetxen.
Bestalde, memoria historikoarekin lotutako beste ekintza batzuk antolatu dituzte ere egun hauetan zehar, haien artean Burdin Hesira ibilaldia gidatua.
Barikuan izango da eta 9:00etan abiatuko dira Kurtzeko plazatik. Tomi Madinaren eskutik, Bekeako ibilbidea ezagutzeko aukera izango dute parte hartzen dutenek.