Metroaren 5. linearen obrak esleitu dituzte, 231 milioi euroan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Metro Bilbao
Euskal Trenbide Sareak 231 milioi euroren truke esleitu ditu Metroaren 5. linearen hiru zatiak: Sarratu-Aperribai, Aperribai-Galdakao eta Galdakao-Ospitalea. Albiste honetan batu ditugu zati bakoitzaren xehetasunak.
Galdakao eta Usansolora Metroa heltzeko proiektua aurrera doa. Euskal Trenbide Sareak beste pauso bat eman du eta hiru zatien obrak esleitu ditu: Sarratu-Aperribai, Aperribai-Galdakao eta Galdakao-Ospitalea.
Guztira, 231 euro baino gehiagotan esleitu ditu eta zati bakoitzak epe ezberdinak izango ditu, Euskal Trenbide Sareak azaldu duenez.
Sarratu-Aperribai zatiak hasierako 91 milioi euroko aurrekontua zuen baina azkenean 85.056.614,24 euroan esleitu da Campezo Obras y Servicios SA, AZVI, SAU, SA de Obras y Servicios , SA de Obras y Servicios, osatutako sozietate bateratuari. 48 hilabeteko exekuzio epea izango du enpresak.
Acciona Construcción, SA, Altuna y Uria, SA, Bycam Servicios, Edificios e Infraestructuras, SA eta Sacyr-ek osatutako sozietate mistoak aurkeztutako proposamenari esleitu zaio ordea Aperribai-Galdakao zatia, 88.103.074,81 euroan. Kasu honetan ere 48 hilabeteko exekuzio epea izango du.
Azkenik, Iza Obras y Promociones, SA, Comsa, SAU eta Nortúnel, SAk osatutako sozietate bateratuari esleitu zaizkio Galdakao-Ospitalea tarteko obrak, 58.730.104,38 euroren truke. Enpresa honek 54 hilabeteko epea izango du exekuzio epetzat, pleguetan zehaztutako esleipen-irizpideen arabera.