Bengoetxeko ikasleei iritsi zaie uretako ekintzak egiteko garaia
TESTUA ETA ARGAZKIAK: Bengoetxe BHI
Eguraldi onarekin batera iritsi da uretako ekintzez gozatzeko garaia. Maiatzaren amaieran eta ekainaren hasieran Bengoetxeko ikasleek Gorputz Hezkuntza arlotik antolatutako irteenaldietan parte hartzeko aukera izan zuten. DBH2ko ikasleak Urdaibain kanoan ibiltzera joan ziren eta DBH3koak Sopelan surf egitera.
Trenez hurbildu ziren ikasleak Mundaka aldera. Bertan, arropa aldatu, beharrezko materiala prestatu, kanoan ibiltzeko teknikaren inguruko ohar orokor batzuk jaso eta uretara atera ziren. Egindako ibilbidean hainbat txoko uretatik ikusteko aukera izan zuten: Laidako hondartza ingurua, Sukarrietako San Antonio hondartza, Muruetako ontziola, Urdaibaiko fauna eta flora… San Antonio hondartzan atseden hartu eta bainu bat hartzeko tartea izan zuten. Ibilbidea amaitutakoan, kanoak uretatik atera, arropa lehorra jantzi eta tren estaziora hurbildu ziren ikasleak. Estazio ondoko parkean bazkaria jan ondoren, pozik egin zuten trenez Galdakaora itzulera.
Sopelara autobusean joan ziren ikastetxeko ikasle eta irakasleak. Behin hondartza ingurura iritsita, ikasleak taldeka banatu zituzten eta talde bakoitzak monitore batekin surfeko teknika landu zuen hareetan. Ondoren, urterara sartu eta olatuak hartzen aritu ziren (bakoitza bere mailan). Urterako saioa amaitutakoan, aldageletan aldatu eta irten zirenerako kola-kao bana eta gailetak eskaini zizkieten indarrak berreskuratzeko. Irtenaldiarekin amaitzeko, autobusean egin zuten ikastetxera buelta.