Galdakao Igeriketa Taldeak urrezko 16 domina lortu zituen Bizkaiko txapelketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakao Igeriketa Taldeko sareetatik
Ekainaren 17tik 19ra Bizkaiko Igeriketa Txapelketa antolatu zen Santurtzin, kimu eta infantil kategorietan. Bertan parte hartu zuen Galdakao Igeriketa Taldeak eta guztira 50 domina lortu zituen, 16 urrezkoak. Albiste honetan batu dugu irabazleen zerrenda.
Galdakao Igeriketa Taldeko kideak fin ari dira aurten ere eta oraingoan 50 domina lortu dituzte Bizkaiko Igeriketa Txapelketan. Santurtzin antolatu zen ekainaren 17tik 19ra eta ehundaka igerilarik parte hartu zuten hitzorduan.
Lortu zituzten dominetatik 16 urrezkoak dira, 17 zilarrezkoak eta 17 brontzezkoak. Hemen batu dugu irabazleen zerrenda osoa.
Urrezkoak
- Usune Fernández, 400 metro krolean
- Laia Aurrekoetxea, 200 metro tximeletan, 100 metro krolean eta 200 metro bizkarrean
- Iker Ariño, 200 metro tximeletan, 200 metro estilotan eta 200 metro bizkarrean
- Maider Gamero, 50 metro bularrean eta 100 metro tximeletan
- Ariane Guillèn, 100 metro bizkarrean, 200 metro krolean eta 200 metro bizkarrean
- Alazne Di Flaviano, 200 metro krolean eta 50 metro krolean
- Nora Vellido, 100 metro bularrean
- Laia Aurrekoetxea, Maider Gamero, Ariane Guillèn eta Alazne Di Flaviano, 4×100 metro estiloetan
Zilarrezkoak
- Nora Vellido, 50 metro bularrean
- Alazne Di Flaviano, 100 metro bizkarrean
- Uxue Fuentes, 200 metro bularrean, 200 metro bularrean eta 100 metro bularrean
- Oihane Leguina, 100 metro krolean
- Ariane Guillèn, 100 metro krolean
- Maider Gamero, 100 metro krolean
- Usune Fernández, 100 metro krolean, 50 metro krolean
- Laia Aurrekoetxea, 400 metro estilotan
- Oihane Leguina, 400 metro estilotan
- Ander Damian, 100 metro tximeletan
- Paula Gomez, 800 metro krolean
- Laia Aurrekoetxea, Usune Fernández, Alazne Di Flaviano eta Ariane Guillèn, 4×200 krol erreleboan
- Alazne Di Flaviano, Usune Fernández, Ariane Guillèn eta Laia Aurrekoetxea, 4×100 metro krol erreleboan
- Usune Fernández, Alazne Di Flaviano, Maider Gamero, Olalla Llano, Laia Aurrekoetxea, Ariane Guillèn, Paula Gómez, Uxue Fuente, Aitana Arenas eta Nora Vellido, taldeka
Brontzezkoak
- Paula Gomez, 400 metro krolean
- Oihane Leguina, 400 metro krolean
- Uxue Fuentes, 50 metro bularrean
- Aitor Arenas, 200 metro bularrean eta 100 metro bularrean
- Aitana Arenas, 200 metro bularrean
- Nora Vellido, 200 metro estilotan
- Maider Gamero, 200 metro krolean
- Iker Ariño, 400 metro estilotan
- Usune Fernández, 400 metro estilotan
- Martin Gomez, 100 metro bularrean
- Alain Antolin, 200 metro bizkarrean
- Olalla Llano, 100 metro tximeletan
- Martín Gómez, Iker Ariño, Ekatz Kaiyun Fernández eta Alain Antolin, 4×200 krol erreleboan
- Iker Ariño, Martín Gómez, Ekaitz Kaiyun Fernández eta Alain Antolin, 4×100 metro krol erreleboan
- Oihane Leguina, Daniella Martin, Nora Oteiza eta Arhane Herranz, 4×100 metro krol erreleboan
- Alain Antolin, Martín Gómez, Iker Ariño eta Ekaitz Kaiyun Fernández, 4×100 metro estiloetan