ARGAZKIAK | Folklore Bizian nazioarteko dantza jaialdia atzo hasi zen Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso
ARGAZKIAK: Peio Zamalloa
Atzo eman zioten hasiera Errumaniako eta Indonesiako dantza taldeek Folklore Bizian jaialdiaren edizio berriari, Andra Mari Dantza Talde galdakoztarrarekin batera. Kurtzeko plazan aritu ziren eta han izan zen Binke 50 argazki koloretsu hauek batzeko. Gaur Galdakaon arituko dira berriz eta bihar Usansolon.
Galdakaon hasi du bere edizio berria 2023ko Folklore Bizian nazioarteko dantza jaialdiak. Atzo 20:30tik aurrera Kurtzeko plaza lepo bete zuten Errumaniatik eta Indonesiatik etorritako taldeek. Halaber, Andra Mari Dantza Talde antolatzaileko kideak aritu ziren Galdakaon.
Kurtzeko plazan izan zen Binke eta hemen batu ditugu 50 argazki koloretsu hauek.
Gaur, hilak 19, Kurtzeko plazan izango da ere Folklore Bizian jaialdia eta bihar aldiz Usansolon. Egitarau osoa ezagutu daiteke hemen.