Berbalagun egitasmoan izena emateko epea zabalik dago
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Binke
Herriko euskal hiztunak eta euskara ikasten ari direnak batzeko helburuz ikasturtero martxan jartzen den Berbalagun egitasmoan izena emateko epea zabalik dago. Ekimena doakoa da eta taldeak astean behin geratuko dira, ordubetez.
Aurten ere martxan jarriko da galdakoztarrek kalean euskara praktikatzeko Berbalagun ekimena eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Ikasturte osoan zabalik egongo bada ere, irailean egitea gomendatzen dute antolatzaileek urrian hasiko delako funtzionamenduan
Izena emateko mezua bidali behar da galdakao_berba@aek.eus helbidera edo 607 146 855 zenbakira deitu eta parte hartzea doakoa da.
Euskaraz ondo moldatzen den jendea praktikatzeko zailtasunak dituenarekin nahastuko da, laguntza behar dutenek erreferente bat izan dezaten. Taldeak astean behin geratuko dira, ordubetez.
Helburu taldeak ere badaude Berbalagun egitasmoan. Hauetan euskara ez ezik, zaletasunak ere partekatzen dituzte parte hartzaileek: eskulan taldea, mus taldea, paseo taldea, gurasolagun taldea, eskalada taldea, mendi talde, eta abar.