AGINKE | Ortu ekologikoei erabilera komertziala eman gura diete
Errekalden dauden udal ortu ekologikoek jabe berriak izateko eskaera epea ireki eta egun gutxitara, Zamakoa kalean inauguratu berri duten negozio baten interesa jaso zuten ESAN bulegoan. Negozio berri honetako arduradun ekintzaileek ortu horietan jende askok ezagutuko duen belar aromatiko eta terapeutikoak landatu nahi dituzte, esaten dutenez, galdakoztarren lasaitasun eta irrifarrean eragin zuzena izango duena.
AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!