AGINKE | Mobilak kargatzeko punturik ezin jarri Galdabusan
Martxan aste gutxi daramatzan Galdabusa babesteko asmoz, neurri batzuk abian jarri nahi dituzte arduradunek. Garraiobide elektrikoa izanik, beronen bateria zaindu nahi dute Sixta Barrenetxea edo Elexaldeko aldapetan geldi eta indarrik gabe gera ez daiten. Horretarako mugikorrak kargatzeko USB-ak ez dituzte erabilgarri jarriko, zenbait telefonok autobusak berak baino potentzia gehiago behar baitu.
AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!