La Mina auzoko errepidea konpontzeko lanak hasi dira
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Google Maps
La Mina auzoko landa errepidean izan ziren lur jausiek eragindako kalteak konpontzeko obrak hasi dira. Bideak mozketak izan ditzake lanek irauten duten hiru asteetan eta gaur ezingo da hasierako errepidearen alboetan aparkatu.
Galdakoko La Mina auzoan izan ziren lur jausiek eragindako kalteak konpondu eta lurra eusteko sistema jarriko dela jakinarazi du Udalak. Gaur, urriak 2, hasiko dira obrak eta egunean zehar ezingo da landa bidearen hasierako errepidearen alboetan aparkatu.
Obrak hasteko kamioi eta makinaria handiak sartu behar dira lehen egun honetan eta horregatik utzi behar da libre ingurua gaurko egunean zehar.
Bestalde, bideak mozketak izan ditzake lanek irauten duten hiru asteetan.