‘LAN’ jaialdiko hiru dokumental proiektatuko dira bihar Torrezabalen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: D. R.
Lan Duinaren Munduko Eguna ospatuko da bihar eta honen harira ‘LAN’ Ikus-entzunezko Langile Jaialdiaren proiekzio saio bat Galdakaora ekartzea bultzatu du Erabide elkarteak. Hiru dokumental ikusi ahal izango dira Torrezabalen eta ostean lanen inguruko eztabaida antolatuko dute.
Bihar, urriak 7, Lan Duinaren Munduko Eguna ospatuko da hau honen harira ‘LAN’ Ikus-entzunezko Langile Jaialdiaren proiekzio saio bat hartu du Galdakaok, Erabide elkate galdakoztarraren eskutik.
Torrezabal Kultur Etxean izango da 12:00etatik aurrera eta emakume langileei buruzko hiru dokumental ikusteko aukera izango da, izan ere, jaialdiaren zazpigarren edizio honetan emakumeei omenaldia egin diete.
Hauek dira ikusi ahal izango diren hiru dokumentalak:
- Portadoras (Amparo Climent, Melilla, 2018)
- Organizan lo im(posible) (Carme Gomila eta Tonina Matamalas, Katalunia, 2018)
- Mujeres empaquetadoras de tomates (Jen Dávila, Violeta Gil eta Marga Lousa, Kanariar Uharteak, 2018)
Ikustaldien ostean eztabaida izango da, lanen inguruko hausnarketak elkarbanatzeko helburuz.