Palestina eta Israelen arteko gatazkaren konponbidea eskatzeko kontzentrazioa egingo dute Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Naiz
Gazan milaka pertsona hil dira azken egunetan Palestina eta Israelen arteko gatazkaren ondorioz, Gobernuz Kanpoko Erakundeek salatu dutenez. Gatazkaren amaiera eta konponbide bat eskatzeko manifestazioa egingo dute bihar Galdakaon, «Palestina SOS» lelopean.
Milaka pertsona hil dira honezkero Palestina eta Israelen arteko gatazkaren ondorioz, Gobernuz Kanpoko Erakundeek salatu dutenez. Azken orduetan zehazki 500 pertsona baino gehiago hil dira Israelek Gaza Hiriko Al Ahli ospitalearen aurka egindako bonbardaketa batean, Gazako Osasun Ministerioaren arabera.
Honen aurrean, hilketak salatu eta gatazkaren konponbidea eskatzeko agerraldia egingo dute bihar Galdakaon, Pontzi Zabalako bidegurutzean 19:30ean.
Momoak, Gure Esku Sago, Ezker Anitza/IU, Sortu, EH Bildu, Guzur Aretxa, Zizpa, Ernai eta Elkarlaguntza Sarea taldeek antolatu dute eta «Palestina SOS» lelopean egingo dute.
«Ezin dugu halakorik onartu. Gazako sarraskia gelditu! Palestina askatu!», adierazi dute antolatzaileek, parte hartzera animatuz.