EGITARAUA | Bizkaiko Jardunaldi Mikologikoen 55. edizioa antolatuko du Peña Santa Cruzek
TESTUA ETA ARGAZKIA: Irati Alonso García
Bizkaiko Jardunaldi Mikologikoak Galdakaon antolatuko ditu aurten ere Peña Santa Cruzek. 55. edizioa urriaren 26, 28 eta 29an izango da eta hainbat ekintza eskainiko dira. Hemen batu dugu egitarau osoa egunez egun.
Aurten ere Bizkaiko Jardunaldi Mikologikoak antolatuko ditu Peña Santa Cruz elkarte mikologikoak Galdakaon. 55. edizioa izango da eta urriaren 26, 28 eta 29an ospatuko da, egitarau zabalarekin.
Gaur aurkeztu dute 55. edizioa Peña Santa Cruzen egoitzan. Hitzorduan Iñigo Hernando Galdakaoko alkatea, Edurne Espilla Kultura zinegotzia, Alfonso Requero Peña Santa Cruzeko Perretxikoen Batzordeko arduraduna; Javier Irusta Peña Santa Cruzeko diruzaina eta Jose Luis
Elorriaga Peña Santa Cruzeko Idazkaria izan dira.
Hernandok mota honetako ekimenen garrantzia azpimarratu dute eta Peña Santa Cruzek egiten duen lana eskertu dute: «Oso garrantzitsua da herria saretzeko egiten duzuen guztia eta baita galdakoztarren izaeraren den parte den mikologia sustatzeko».
Ildo honekin jarraituz, Espillak elkartea zoriondu du eta «kultura inmaterialaren garrantzia» nabarmendu du, mikologiari erreferentzia eginez.
Peña Santa Cruzek bere aldetik helburua mikologia sustatzea dela adierazi du eta horretarako prestatzen dutela urtero egitarau anitza. Aurten sukaldaritz eta argazkigintza uztartzen dituzten ekintzak antolatuko dituzte, eta baita umeentzako saioak ere.
Hemen batu dugu egitarau osoa egunez egun.
Urriak 26, eguena
19:00 Show-cooking sukaldaritza erakustaldia zuzenean Torrezabal Kultur Etxean, Josemi Olazabalaga, Jeronimo Peña eta Jose Luis Redondoren eskutik
Urriak 28, zapatua
08:30 Ibilaldia Sarriako parketxera Galdakaoko ikastetxeetako ikasleekin, Kurtzeko plazatik
Urriak 29, domeka
10:30-13:30 Argazki erakusketa, jardunaldien ibilbidea historian zehar Gandasegiko arkupeetan
10:00-13:30 Perretxiko erakusketa, eskolarteko perretxiko-lehiaketa, herri dastaketa, pilota partiduak Kurtzeko plazan eta kale animazioa
11:00 Guztiei zabalik dagoen lehiaketa gastronomikoa Gandasegi ikastetxean