AGINKE | Udaletxeko sarrera nagusia futboleko atea bilakatu da
Ikasturtea hasi zenetik, Udalak erabakiak hartzeko blokeoa duela salatu dute. Honen harira, agintari taldeak, Kurtzeko plazan futbolean jolasten duten neska-mutilen gurasoei laguntza eskatu die. Izan ere, udaletxeko atea porteria gisa erabiltzen dute gaztetxoek eta ematen dituzten baloikadek erabakiak hartzeko kontzentrazioan eragiten dute.
AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!