Dozenaka lagun batu ziren Galdakaon euskararen alde
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Julio Legarretaetxebarria
Euskalgintzaren Kontseiluak manifestazioa deitu du Bilbon azaroaren 4rako, ‘Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat’ lelopean. Honekin bat egiteko argazki masiboa egin zuten dozenaka lagunek barikuan Galdakaoko Santi Brouard enparantzan.
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ezeztatu egin du Euskal Autonomia Erkidegoko udal legeak udalei euskara hutsean jardutea, izan ere, uste du «era bidegabean» urratzen duela horrek «oreka linguistikoa». Honen aurrean, euskal instituzio eta eragile asko eta Bilbon batu ziren uztailean.
Azaroaren 4an berriz batzera deitu du Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bilbon manifestazioa egingo dute, ‘Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat’ lelopean.
Honekin bat egiteko argazki masiboa ateratzera deitu zuen Bagabiz Euskara Elkarteak eta barikuan dozenaka lagun batu ziren Santi Brouard enparantzan. Ekitaldian epaia salatu zuten eta azaroaren 4an Bilbora joatera animatu zuten. «Larrialdiaren aurrean euskararekin bat, euskaraz bat», adierazi zuten.