Galdakaoko Da Capo Musika Banda Torrezabalen arituko da Mikel N´Dong musikariarekin batera
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Da Capo Musika Banda
Galdakaoko Da Capo Musika Bandak ‘Mirando Hacia Fuera’ izeneko kontzertua eskainiko du Torrezabal Kultur Etxean. Azaroaren 25ean izango da eta Mikel N´Dong pianista eta konpositore sestaotarrarekin batera arituko da.
Galdakaoko Da Capo Musika Bandak kontzertua eskainiko du etxean beste behin. Beste hainbat alditan egin duen moduan, Torrezabal Kultur Etxean arituko da, kasu honetan azaroaren 25an.
Bandak ‘Mirando Hacia Fuera’ kontzertua eskainiko du Galdakaoko aretoan. Programak euskal egileen obrak ditu ardatz, euskal kulturarekin zerikusirik ez duten elementuetan inspiratu egin direnak.
«David Rivas konpositore ezagunari egindako enkarguak izan zuen arrakastaren ondoren, bandarako musika idazkera sustatu nahi du berriro», adierazi dute Udaletik. Egiteko honetarako Mikel N´Dong pianista eta konpositore sestaotarra izango dute lagun Torrezabalen.