Urreta Taekwondo Taldeak bost domina lortu zituen Avileseko V. Irekian

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Urreta Taekwondo Taldearen sareetatik

Azaroaren 11n antolatu zen Avileseko Irekiaren bosgarren edizioa eta dozenaka kirolari batu ziren hitzorduan. Besteak beste, Urreta Taekwondo Talde galdakoztarreko hainbat kidek parte hartu zuen eta guztira bost domina lortu zituzten. Albiste honetan batu dugu irabazleen zerrenda.

Dozenaka gazte batu ziren azaroaren 11n Avilesen, V. Irekian parte hartzeko. Besteak beste, Urreta Taekwondo Talde galdakoztarreko hainbat kidek parte hartu zuen hitzorduan eta guztira bost domina lortu zituzten.

Hodei Huetek eta Irati Gonzalezek zilarrezko domina eskuratu zuten eta Itxaso Fernandezek, Cristina Pinedok eta Izaskun Velezek brontzezkoa.

Talde galdakoztarreko beste kideek lortutako emaitzak hauek izan ziren:

Hodei Huete
11° Ivan Gallardo
Laia Hernandez
Irati Gonzalez
17° June Díaz
21° Esther Pomar
Ivan Gallardo eta Laia Hernandez