Gaizka Carregalek Munduko Pilota Txapelketako finala jokatuko du, Euskal Selekzioarekin

Argazkia: pilotanazioenliga.eus.

Munduko Pilota Txapelketako finala jokatuko du Gaizka Carregal galdakoztarrak Euskal Selekzioarekin, Hernandez mexikarraren aurka irabazi ostean. Finala Espainiako Selekzioaren aurka lehiatuko du.

Euskal Pilota Selekzioa Argentinan eta Uruguain jokatzen ari den Munduko Euskal Pilota Txapelketan parte hartzen ari da, eta historia egiten ari da, lehen aldia delako ofizialki euskal pilota selekzio gisa parte hartu duena.

Urriaren 15ean hasi zen txapelketa, eta selekzioarekin 41 pilotari lehiatzen dira 13 diziplinatan banatuta, tartean galdakoztar bat: Gaizka Carregal.

Carregalek Hernandez mexikarraren aurka jokatu zuen buruz burukoan eta 10-4 eta 10-3 irabazi ostean, finalerako txartela lortu du.

«Sentsazio onekin amaitu dugu partida. Bagenekien mexikarrak gogorrak direla baina guk gure jokoa egitea lortu dugu», adierazi zuen galdakoztarrak partidaren amaieran.

Finala Espainiako Selekzioaren kontra jokatuko du.


situs togel

situs toto