Hauek dira Egiako ortu ekologikoak lantzeko zozketaren irabazleak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Galdakaoko Udalak banatu ditu Egian dituen ortuak erabiltzeko baimenak. Atzo egin zuen udaletxeko pleno aretoan zozketa baten bitartez eta albiste honetan batu ditugu zenbaki irabazleak.
Herritarren esku utziko ditu Galdakaoko Udalak Egian dituen ortuak. Guztira 34 lursail daude eta 50 pertsonen izen-ematea onartu zutenez, zozketa bitartez banatu dituzte baimenak.
Atzo egin zuten udaletxeko pleno aretoan eta hau izan zen emaitza: 43tik 26ra bitarteko zenbakiak (biak barne) dituztenek izango dute udal ortu horiek lantzeko aukera. Zerrenda Udalaren webgunean ikusi daiteke.
Gainontzeko eskatzaileekin itxarote zerrenda osatuko da, 27 zenbakitik aurrera, eta, norbaitek uko egiten badio egokitutako lursaila erabiltzeari, hurrenkera horretan banatuko dira lur horiek.
Udala harremanetan jarriko da irabazleekin eta hauek ortuak modu ekologikoan erabili ahal izango dituzte lau urtez.