EGITARAUA | Azaroaren 30eko greba feministarekin bat egingo dute Usansolon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: EITB
Euskal Herriko mugimendu feministak greba feminista orokorra egitera deitu du azaroaren 30erako. Usansolon bat egingo dute deialdiarekin eta egitarau berezia prestatu dute egun horretarako.
Zaintza sare publiko, unibertsal eta doakoa eskatzeko helburuz, azaroaren 30ean greba feminista orokorra egitera deitu du Euskal Herriko mugimendu feministak. Sindikatuek eta eragileek ere bat egin dute deialdiarekin eta hainbat herritan egingo dira ekintzak.
Bizkaian manifestazio nagusia Bilbon egingo da 17:00etan baina horren aurretik Usansolon mobilizazioak egingo dituzte. Hemen batu dugu goizetik antolatu duten egitaraua:
10:30 Kotxe karabana Unkina plazatik
11:00 Manifestazioa Mailu plazatik
12:30 Zaintza gunea, kafea eta tertuliak Unkina plazan
14:00 Herri bazkaria etxeko taperrekin Unkina plazan
16:30 Trena hartu Bilbora
17:00 Manifestazioa Bilbon
Antolatzaileek gogorarazi dute greba mistoa dela eta gizonak ere deitu dituzte parte hartzera. «Kaleak morez bete ditzagun, ekarri zerbait morea soinean», adierazi dute.