Pintxo Lanperna lehiaketa antolatuko da Galdakaon gaurtik domekara bitarte
Gaurtik domekara bitarte Pintxo Lanperna lehiaketaren edizio berria antolatuko da Galdakaon, Udalaren, Gu Dendari elkartearen eta Galdakaoko Ostalaritza Eskolaren eskutik. Bederatzi tabernek parte hartuko du eta bakoitzak perretxikoekin osatutako pintxo bat eskainiko du asteburuan zehar. Hemen batu dugu taberna parte-hartzaileen zerrenda.
Mikologia sustatzeko helburuarekin jarraituz, Pintxo Lanperna lehiaketa antolatuko da berriz Galdakao asteburuan. Gaur hasiko da eta domekara bitarte bederatzi tabernek perretxikoekin osatutako pintxo bana eskainiko dute. Pintxoa + ardo ondua edota ur botilatxoa 3 euroan erosi ahal izango da.
Herritarrek kartilla txiki bat jasotzeko aukera izango dute, pintxoak probatu ahala bete behar dena. Osorik betetzen dutenek kartilla Gu Dendari elkarteari eman eta 50 euroko oparo txartel baten zozketan sartuko dira. Zozketa azaroaren 28an izango da, 14:00etan, Dendari Elkartearen bulegoan.
Honako ordutegi hauetan eskainiko dituzte lehiaketarako prestatutako pintxo
berezi horiek:
- Azaroak 24, barikua: 19:00etatik 23:00etara
- Azaroak 25, zapatua: 12:30etik 15:30era eta 19:00etatik 23:00etara
- Azaroak 26, domeka: 12:30etik 15:30era
Lehiaketako pintxoak herritarrek eta epaimahai profesional batek baloratuko dituzte. Herritarren sariaren irabazlea boto gehien biltzen dituen pintxoa izango da, eta saria herriko saltokietan gastatu ahal izateko 100 euroko opari-txartela izango da. Sari profesionalaren pintxo irabazlea aldiz epaimahaiak aukeratuko du honako irizpide hauek jarraituta: perretxikoei emandako protagonismo, aurkezpen, zerbitzua, zapore eta eskandalua.
Hemen batu dugu lehiaketan parte hartuko duten tabernen zerrenda:
- Bar Goxoa Bakery (Bernat Etxepare kalea)
- Batzoki (Sollube 6)
- Aterpe (Gipuzkoa 5)
- Ganguren Taberna (GIpuzkoa 11)
- Atseden Kafetegia (Juan Bautista Uriarte 7)
- On Kafe (Bizkai 1)
- Ostatu Taberna (Gipuzkoa 9)
- Sorgiñe (Gaztain 6)
- V-Bat (Agirre Lehendakaria 4)