Sheila Melcon psikologoak indarkeria matxistaren inguruko hitzaldia eskaini zuen Aperribain
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Aperribaiko Auzokideen Elkartea
Sheila Melcon psikologoak hitzaldia eskaini zuen eguenean, azaroak 23, Aperribaiko Auzokideen Elkartearen egoitzan. Adituak indarkeria matxistaren inguruan hitz egin zuen eta sexu-askatasunaren berme integralari buruzko Lege Organikoaren nondik norakoak azaldu zituen.
Gaur, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna da eta hainbat ekintza antolatu dira Galdakaon honen harira. Egunean esaterako, Sheila Melcon psikologoak hitzaldia eskaini zuen Aperribaiko Auzokideen Elkartearen egoitzan.
Adituak gaiaren inguruko hainbat gako eman zituen. Besteak beste, emakumeek surfritzen duten jazarpenaren datuak eman zituen, eta beste nesken ahotsak entzutearen garrantzia azpimarratu zuen.
Halaber, sexu-askatasunaren berme integralari buruzko Lege Organikoaren, ‘bai bakarrik da bai’ izenez ezaguna, nondik norakoak azaldu zituen, hala nola, abusu eta erasoen arteko berdinketaren onespena erdigunean jarri duela, kaleko jazarpenen eta indarkeria digitala barne hartzen dituela, indemnizazioa beranduago eskatzeko aukera eskaintzen duela eta arreta zerbitzu espezializatuak eta 24 orduko krisi zentroak eskainiko direla legeari esker.
Saioan hamar emakume inguruk parte hartu zuen eta psikologoari galderak egiteko tartea izan zuten, indarkeria matxistaren inguruan gehiago sakontzeko.