Galdakaoko anbulatorioak ordutegia egokituko du abenduko zubian eta Gabonetan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Osakidetzak ezagutzera eman du abenduko zubian eta Gabonetako jaiegunetan lehen mailako arretako osasun-zentroetako ordutegiak egokituko dituela. Hemen batu ditugu ordutegi aldaketak egunez egun.
Osakidetzak lehen mailako arretako osasun-zentroetako ordutegiak egokitu ditu abenduko zubian eta Gabonetako jaiegunetan. Helburua «zerbitzuaren mantentzea zein Euskadiko anbulatorioetako profesionalen atsedena bermatzea» da eta aldakortasuna dela eta, Osasun Zerbitzuak zentro bakoitzean kontsultatzea gomendatzen du.
Galdakaoren kasuan anbulatorioak abenduaren 4tik 12ra 8:00etatik 17:00etara zabaltzea aurrekusita dago. Gabonetan ere ordutegi berdina izango du, zehazki egun hauetan: abenduak 25 eta urtarrilak 1.
«Zentroak zabalik egongo diren orduetatik kanpo, osasun-laguntza bermatuta egongo da Osakidetzan, Etengabeko Arretako Guneetan», azaldu dute Osakidetzatik.
Informazio gehiago ezagutu daiteke Osakidetzaren webgunean, anbulatorioaren paneletan eta informazio-karteletan.