Arnas Dezagun eta Pantailak Euskaraz ekimenek Galdakaoko Euskararen Eguneko ekitaldian parte hartuko dute
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Pantailak Euskaraz
Abenduaren 3an Galdakaoko Euskararen Eguneko ekitaldi nagusia antolatuko da Torrezabalen eta honetan Izaskun Rekalderi omenaldia egingo zaio. Usansolotarra Pantailak Euskaraz eta Arnas Dezagun ekimenen sortzaileetako bat izan zen eta egitasmo hauetako zenbait kide bere omenaldian izango dira.
Euskal Herria osoan ospatuko da domekan, abenduak 3, Euskararen Eguna. Galdakaon ere egitarau zabala prestatu dute Udalak eta eragileek horren harira eta ekitaldi nagusian egun horretan bertan izango da 12:00etatik aurrera Torrezabal Kultur Etxean.
Hitzordu horretan euskarerekin hartuko dituen konpromisoak adieraziko ditu Galdakaoko Udalak, eta Bagabiz Euskara Elkartearekin eta BINKErekin elkarlanean martxan jarriko den ‘Hauspotu’ ekimena aurkeztuko da, BINKEk jaso zuen moduan.
Bestalde, Izaskun Rekalde omenduko da domekan Torrezabalen, euskararen alde egindako lanagatik. BINKE, Pantailak Euskaraz eta Arnas Dezagun ekimenen sortzaileetako bat izan zen usansolotarra eta horregatik azken bi egitasmo hauetako hainbat kide omenaldian izango da, Rekalde oroituz eta egindako lana gogora ekarriz.