Euskararen Eguneko ekitaldirako beste 30 gonpidapen jarri dira eskuragai
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKE
Domekan, abenduak 3, antolatuko da Galdakaoko Euskararen Eguneko ekitaldi nagusia Torrezabalen. Saiorako gonbidapenak eguaztenean amaitu ziren baina antolakuntzak beste 30 jarri ditu eskuragai herritarrentzat. Sarrera doakoa da eta gonbidapenak Torrezabaleko saioetarako sarrerak eskuratzen diren ohiko webgunetik deskargatu behar dira.
Torrezabal Kultur Etxeak ekitaldi berezia hartuko du domekan, abenduak 3, Euskararen Egunaren harira. Hitzorduan hainbat eragile eta taldek parte hartuko dute eta besteak beste, Izaskun Rekalderi omenaldia egingo zaio, BINKEk jaso zuen moduan.
Halaber, Bagabiz Euskara Elkarteak, Galdakaoko Udalak eta BINKEk martxan jarriko duten ‘Hauspotu’ ekimena aurkeztuko da.
Saioa doakoa izango da baina gonbidapena deskargatu behar da Torrezabaleko saioetarako sarrerak eskuratzen diren ohiko webgunean. Eguaztenean amaitu ziren gonbidapenak eta honen aurrean beste 30 herritarren esku jarri ditu gaur antolakuntzak.