‘Sexberdinak’ antzezlana hartuko du domekan Torrezabal Kultur Etxeak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Tanttaka Teatroa
Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian egiten ari diren hobetze-lanen ondorioz, erakusketa gelan antolatuko dira hurrengo hilabeteetan ikuskizunak. Domekan, urtarrilak 21, ‘Sexberdinak’ antzezlana eskainiko du Tanttaka Teatroa konpainiak.
Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusia aldatu eta aro berrietara modaltzeko beharra ikusi zuen Galdakaoko Udalak eta horretarako obrak egiten ari dira. Herriko programazio kulturalak ordea ez du etenik izango eta egitarau berezia antolatu du Galdakaoko Udalak hurrengo hilabeteetarako erakusketa gelan.
BINKEk jaso zuen moduan, egitarau zabala antolatu du Galdakaoko Udalak eta domeka honetan, urtarrilak 18, hasiko da. Tanttaka Teatroa konpainiak ‘Sexberdinak’ antzezlana eskainiko du 18:00etan eta 20:00etan.
Telmo Irureta eta Miren Arrieta izango dira Torrezabalen ikuskizuna antzezten, maitasunaz, sexuaz, bakardadeaz eta aurreiritziez hausnartzera gonbidatuko dute publikoa.
Sarrerak eskuragai daude webgunean 7, 5 eta 10 euro arteko prezioan.