Hurrengo ikasturterako aurrematrikulazio epea otsailaren 7tik 23ra zabalduko da

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: E. I.

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxeetan 2024-2025 ikasturterako izena emateko eskaerak aurkezteko epea otsailaren 7tik 23ra zabalduko da. Hemen batu ditugu orain arte baieztatutako batzar irekien datak eta ikastetxe bakoitzaren kontaktua.

Oraindik aurtengo ikasturtearen erdia igaro ez den arren, hurrengoa prestatzeko une helduko da aste batzuk barru. Izan ere, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxeetan 2024-2025 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea otsailaren 7tik 23ra zabalduko da.

Galdakaoko eta Usansoloko ikastetxeek informazio batzar irekiak egingo dituzte herritarrentzat beren instalazioetan, «beren hezkuntza eskaintzaren berri zuzenean emateko eta informazio osagarria emateko».

Galdakaoko Udalak jakinarazi duenez, hauek dira orain arte baieztatutako batzar irekien datak eta ikastetxe bakoitzaren kontaktua:

APERRIBAI HI
Ate irekiak: otsailaren 7an, 15:30ean
Batzarra: otsailaren 7an, 16:30ean
Telefonoa: 94 449 68 62

GANDASEGI HI
Ate irekiak eta batzarra: urtarrilaren 23an, 17:00etan
Telefonoa: 94 428 01 80

UNKINA HI
Batzarra: otsailaren 5ean
Telefonoa: 94 428 01 90

URRETA HI
Ate irekiak eta batzarra: otsailaren 5ean, 16:15ean
Telefonoa: 94 428 78 80

EGUZKIBEGI IKASTOLA
Telefonoa: 94 456 02 64

ELEXALDE BHI
Telefonoa: 94 428 80 08

BENGOETXE BHI
Telefonoa: 94 428 80 21

ANDRA MARI LH
Telefonoa: 94 456 27 20

OSTALARITZA ESKOLA
Telefonoa: 94 457 60 77

Martxoaren 12an argitaratuko da eskatzaileen zerrenda, eta hilabete horretako 21era arte egongo dira eskuragarri kontsultak eta erreklamazioak. Behin behineko zerrendak martxoaren 26an jakinaraziko dira, eta apirilaren 26an behin betikoak.

Hezkuntza Sailak adierazi duenez, aurreko ikasturtean indarrean sartu ziren mekanismoei eutsiko die, arrazoi sozioekonomikoengatik edo bestelakoengatik bereiztea saihesteko.

Informazio gehiago nahi izanez gero jarri kontaktuan Galdakaoko Udaleko Hezkuntza eta Euskara arloarekin 944010540 telefonoan, edo ikastetxeekin zuzenean.