Aiako Harrira irteera antolatuko du domekan Ganguren Mendi Taldeak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Euskadi Turismo
Ganguren Mendi Taldeak Aiako Harrira irteera antolatuko du domekan, urtarrilak 21. Guztira 7,5 kilometroko ibilbidea egingo dute eta hiru mendi zeharkatuko dituzte: Erroilbide (837 metro), Txurrumurru (828 metro) eta Irumugarrieta (811 metro).
Urtero egin ohi duen moduan, Ganguren Mendi Taldeak egitarau zabala prestatu du aurten zehar egiteko, BINKEk jaso zuen moduan. Domekan, urtarrilak 21, Gipuzkoara joango dira, Hayako Harrira.
Mendi talde galdakoztarrak 7,5 kilometroko ibilbidea egingo du han, hiru mendi zeharkatuz: Erroilbide (837 metro), Txurrumurru (828 metro) eta Irumugarrieta (811 metro).
Goizeko 8:00etan abiatuko dira udaletxe ondoko bus geltokitik eta 20:00etan berriro Galdakaon egotea aurreikusi dute antolakuntzatik.
Autobusaren prezioa 12 eurokoa izango da Ganguren Mendi Taldearen bazkideentzat eta 16 eurokoa gainontzekoentzat.